Emakumeen aurkako indarkeriaren salaketa kalean

Uztarria.eus 2013ko aza. 26a, 11:00

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna izan zen atzokoa, eta salaketa kalera atera zuen hainbat herritarrek. Izan ere, elkarretaratzea egin zuten dozenaka herritarrek 19:30ean hasita, plazan. Gero, 21:00etan, Filmazpitek emakumeen film laburren emanaldia izan zen Emakumeen Txokoan. Argazkian, elkarretaratzeko une bat.