Argazki rallyko sariak jasota

Uztarria.eus 2013ko aza. 25a, 10:57

Zapatuan banatu zituzten XVIII. Mendiko eta XXIV. Udazkeneko Argazki rallyko sariak, Lagun Onak Mendi Bazkunaren egoitzan. Fernando Oregik irabazi du rallya, eta 180 euro eta garaikurra jaso zituen. Sailkapenean bigarrena Carlos Cos (iazko rallyaren irabazlea) izan da eta 150 euro eta garaikurra eskuratu zituen sari-banaketa ekitaldian. Hirugarrena, berriz, Maider Odriozola azpeitiarra sailkatu da eta 120 euro eta garaikurra irabazi ditu. Saritu gabeko lehenengo herritarraren saria Valen Garciak eskuratu zuen eta argazki onenaren saria, berriz, Maider Odriozolak irabazi du Bidea gaiaren bueltan ateratako argazkiari esker. Gaztetxoen sailkapenari dagokionean, Enaitz Laiglesiak irabazi du rallya, eta 30 euroko erosketa-balea eta garaikurra jaso zituen. Bigarrena, Miren Froilan izan da eta 20 euroko erosketa-balea eta garaikurra eskuratu zituen. Hirugarren sailkatua Eneko Altuna izan da. Hori dela-eta, 15 euroko erosketa-balea eta garaikurra jasoko zituen. Argazkian sarituak sari-banaketa ekitaldian. (Valen Garcia)