Omenaldi zaparrada Mikel Labakarentzat

Uztarria.eus 2013ko aza. 15a, 22:23

Mikel Labakak iragarritako omenaldia jaso du Garmendipen. Ekitaldia antolatu duen Lagun Onak Futbol Taldearena, Realarena, Rayo Vallecanorena, Udalarena, Gipuzkoako Futbol Federazioarena, Amets Arzallus eta Jon Maia bertsolariena, etxekoena, lagunena, herritarrena... Omenaldi zaparrada jaso du Labakak, euri zaparradaren azpian. Eguraldi eskasak bat baino gehiago atzeratuko zuen arren, jende ugari elkartu da Garmendipen futbolari ohia txalotzeko, eta guztientzako esker oneko hitzak izan ditu Labakak.

Omenaldi ekitaldia bukatutakoan, Realak 1-0 irabazi dio Rayo Vallecanori. Iker Hernandez Sanseko gazteak sartu du txuri-urdinen gola. Eguraldia eta zelaiaren egoera tarteko, ohi baino laburragoa izan da partida; 35 minutuko bi zati jokatu dituzte.