60 herritarretik gora Sanjuandegi eta Garmendiko auzo-konposta ikastaroan

Uztarria.eus 2013ko aza. 5a, 19:23

Sanjuandegi eta Garmendi auzoetan auzo-konposterako guneak jarri ditu Udalak, hondakinen kudeaketarako abian duen Gugandik hasita kanpainaren barruan. Herritarrek gune horiek erabili ahal izateko ikastaroa egin zen azaroaren 30ean, Betharrameko aretoan, eta 60 lagunetik gora bertaratu ziren auzo-konposta nola erabili jakiteko (argazkian). Era berean, 5. edukiontziaren ikastaroa egingo da ostegunean, azaroak 7,  Baigeran. Bi hitzordu izango dira, 10:30etik 12:00etara eta 18:00etatik 19:30era. Auzo-konpostean edo 5. edukiontzian izena eman nahi dutenek, Urola Erdiko Mankomunitatera deitu behar dute, 943857319 telefonora