Maider Gaztañagak eta Mitxel Cuadradok irabazi dute V. Kros Mistoa

Uztarria.eus 2013ko urr. 28a, 12:15

Azpeitiko Ikasberri Kirol Elkarteak antolatuta, V. Kros Mistoa egin zuten 66 bikotek, zapatu arratsaldean. Aurten ere Euskal Selekzioaren alde egin da krosa, eta Maider Gaztañaga eta Mitxel Cuadrado ordiziarrak nagusitu ziren (0:23:39). Bigarren postua Getariako Uxoa Irigoienek eta Aitor Irigoienek eskuratu zuten (0:25:00), eta Jose Luis Arrate eta Lourdes Colomo zizurkildarrak helmugaratu ziren hirugarren postuan (0:25:50). Lehenengo azpeitiarrak, sailkapen orokorrean bosgarrenak, Nerea eta Andoni Etxeberria anai-arrebak izan ziren (0:26:10).

Aurreko urteetan baino parte-hartzaile gutxiago izan da aurtengo krosean. Iaz 114 bikotek hartu zuten parte, eta 66k aurten.

Hemen sailkapen osoa: http://www.herrikrossa.com/clasificacion_mixto_azpeitia.htm