Agirrezabala, Etxeberria IV eta Ion 43. Binakako Erremonte Txapelketari ekiteko prest

Uztarria.eus 2013ko urr. 25a, 15:04
Txapelketaren aurkezpeneko argazkia. (Oriamendi)

Bihar, zapatua, hasiko da txapelketa, eta abenduaren 21ean bukatuko da, Hernaniko Galarreta pilotalekuan jokatuko den finalarekin. Binakako txapelketa denez, Agirrezabala Ezkurrarekin ariko da, Etxeberria IVEtxeberria III.arekin, eta Ion Utergarekin.

Sei bikotek hartuko dute parte bihar, zapatua, hasi eta abenduaren 21ean bukatuko den 43. Binakako Erremonte Txapelketan. Parte hartuko duten hamabi pilotarien artean dira Igor Agirrezabala matxinbentarra, Haritz Etxeberria Etxeberria IV. urrestildarra eta Ion Etxeberria azpeitiarra.

Agirrezabala Ezkurrarekin ariko da, Etxeberria IV. Etxeberria III.arekin, eta Ion Utergarekin. Horiez gain, Urriza eta Endika, Juaristi eta Barrenetxea IV. eta Etxabe eta San Miguel bikoteak ariko dira nor baino nor.

Erremontista guztiek hamabost partidako ligaxka jokatuko dute azaroaren 30a bitartean, eta bi bikote geldituko dira txapelketatik kanpo. Gero, finalaurrekoen txanda izango da, eta abenduaren 21ean, Santo Tomas Egunean, izango da txapelketako finala, Hernaniko Galarreta pilotalekuan (txapelketako partida guztiak bertan izango dira).