Saninazioetako egitaraua

Uztarria.eus 2013ko uzt. 30a, 14:50

Hemen gaurtik abuztuaren 2a bitarteko egitaraua:

Uztailak 30, saninazio bezpera:

11:00etan hamaiketakoa, plazan.

12:00etan txupinazoa.

Ondoren, kalejira Azpeitiko Musika Bandarekin, Izarraitz Txistulari Taldearekin, Biasteriko dultzaineroekin eta erraldoi eta buruhandiekin.

Gainera, arratsaldean toreatuko diren zezenen aukeraketa ere egingo dute, zezen-plazan.

12:05ean Marea Arroxa.

15:00etan herri bazkaria, plazan.

Haurrentzat Standa Banda jaialdia, Olazko Andre Mariaren plazan.

18:00etan zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean.

18:00etan zezenketa.

19:00etan, Gau Erdi txarangaren kalejira.

19:00etan meza, Loiolako basilikan.

20:00etan Gau Erdi txarangaren kalejira.

22:00etan Skasti taldearen kontzertua, txosnetan.

23:00etan su festa, Pirotecnia Zaragozanaren eskutik.

23:30ean The Sparteens taldearen emanaldia, plazan.

Partxi eta Konpainiaren erromeria, Olazko Andre Mariaren plazatxoan.

02:00etan erromeria txosnagunean.

 

Uztailak 31, saninazio eguna:

09:00etan goiz eresia.

10:10ean Udal ordezkarien korporazioa.

10:30ean prozesioa.

11:00etan meza Soreasuko Sebastian Donearen parrokian.

12:00etan arratsaldean toreatuko diren zezenen aukeraketa, plazan.

Txomingeroen kalejira, Urolatarren txarangaren laguntzarekin.

12:30ean entzierroa Eliz kaletik Done Jakue kalera.

13:00etan Udal Musika Bandaren kontzertua Sanagustin kulturgunean.

14:30ean txomingeroen bazkaria, Erdi kalean.

Bazkalostean, txomingeroen jolasak.

17:30ean haur parkea plazan.

18:00etan zezenketa.

19:00etan Txaranga Oriaren kalejira.

22:00etan Fridays Crew taldearen kontzertua txosnetan. Ondoren, Ernairen ekitaldia.

Bigarren su festa, Pirotecnia Astondoaren eskutik.

22:30ean eskuz binakako pilota partidak.

23:30ean Bongo Botrako taldearen emanaldia plazan.

Olazko Andre Mariaren plazatxoan, berriz, Obanauke taldearen emanaldia.

02:00etan, Garilak 26 taldearen kontzertua, txosnagunean.

 

Abuztuak 1, saninazio bigarrena:

09:00etan goiz eresia.

10:00etan presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea, Loiolan.

10:15ean korporazioa.

11:00etan meza nagusia, Loiolako basilikan.

11:00etan, V. Bakailao txapelketa, plazan.

12:00etan, arratsaldean toreatuko dituzten zezenen aukeraketa.

12:30ean entzierroa Eliz kaletik Done Jakue kalera.

14:30ean bazkaria, Berdura plazan.

16:30ean mus txapelketa, Sanagustin kulturgunean.

17:30ean euskal dantzak Patxi Perezekin, plazan.

18:00etan, zezenketa.

18:45ean Emakumeok plazara, Alde Zaharrean.

Los Pasai txarangaren emanaldia.

22:00etan Play Back txapelketa, txosnagunean.

02:00etan Dantzaldiren erromeria, txosnagunean.

 

Abuztuak 2, saninazio hirugarrena:

06:00etan Incansables txarangaren kalejira.

07:00etan zezena, Done Jakue kalean.

08:30ean gaupaseroen argazkia, plazan.

Segidan, suziri eta danbatekoaren bitartez, jaiei amaiera emango zaie.