Paulo VI.eko igogailua San Inazio bezperatik erabilgarri

Uztarria.eus 2013ko uzt. 29a, 21:00

Paulo VI.a auzoa Garate Anaia eta Garmendirekin lotuko duen igogailu berria (argazkian) San Inazio bezperan, uztailaren 30ean, jarriko du martxan Udalak. "Auzotarrek, modu honetan, Denon Artean aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan eskatutakoa lortu dute egi bihurtzea", esan dute udal ordezkariek. Abuztuan, igogailua nahi duten guztiek erabili ahal izango dute; gau eta egun, 24 orduz, erabilgarri izango da. Irailetik aurrera, ordea, txartela beharko da igogailua erabili ahal izateko, Santutxoko igogailuarekin gertatzen den bezala. Uda ostean banatuko dizkie Udalak igogailurako txartelak auzotarrei.

Igogailua berriaren lanek 235.000 euroko aurrekontua izan dute; horietatik 100.000 euro ONCE erakundeak jarri ditu, irisgarritasuna hobetzeko laguntza bezala. (Argazkia: AZPEITIKO UDALA)