Saninazioetako programa, Uztarria.com-en ere eskuragarri

Uztarria.eus | Festak
2013ko uzt. 22a, 16:57

Aurreko astearen azkenaldera hasi zen Udala aurtengo festetako ekitaldiak jasotzen dituen argitalpena etxez etxe banatzen. Webgune honetan ere osorik ikus daiteke, PDF formatuan.

2013ko saninazioetako programaren azala.  Ikusi haundiago | Argazki originala

2013ko saninazioetako programa Azpeitiko etxe gehientsuenetara iritsiko zen honezkero. Aurreko astearen azkenaldera hasi zen Udala aurtengo festetako ekitaldiak jasotzen dituen argitalpena etxez etxe banatzen. 30 orrialdeko liburuxkan, uztailaren 24tik aurrera Santio eta San Inazio festetan herrian ospatuko diren ekitaldi guztiak daude jasota, urtero legez, dozenaka argazkirekin hornituta.

Udako festetako egitaraua Internet bidez ikusi nahi dutenek, berriz, Uztarria.com-en badute horretarako aukera. Webgune honetan ere osorik ikus daiteke Udalaren argitalpena, PDF formatuan.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu