Dantza artean, sua

Uztarria.eus 2013ko eka. 24a, 12:30

Atzo, igandea, San Juan bezpera izanda, herriko hainbat auzo eta txokotan egin zuten sua usadioari jarraituz. Plazan esaterako, Itsasi dantza taldekoek emanaldia eskaini zuten, eta jende ugari izan zen dantzak eta sua ikusten. Esklabetako elizaren bestaldean ere egin zuten sua zenbait gaztetxok, eta Izarraitz azpian ere ikusten zen suren bat edo beste. Argazkietan plazako San Juan sua.

Plazako San Juan suaren bideoa egin du 'Urola Kostako Hitza'-k: http://urolakosta.hitza.info/2013/06/24/bideoa-san-joan-sua-azpeitian/

---

Itsasi Euskal Kultur Taldea. Sorrera: 1977. / Itsasi Euskal Herriko dantza talde bat da, eta bere helburua euskal kultura landu eta zabaltzea da. Orain dela 23 urtetik ari da lan horretan, euskal dantzak mundu osora zabaldu nahian. Dantza eta musika eskola ditu, ttuntturroak, danborradako taldea... / Informazio gehiago: azpeitikokulturmahaia.com/taldeak