Gaur hasiko da ostegunetako pintxo-poteoa

Uztarria.eus 2013ko eka. 13a, 13:38

Hileko azken asteko pintxo-poteoak ostiraletan izaten jarraituko du, beste aste guztietan ostegunetan izango da. 

Gaurtik, ekainak 13, aurrera ostegunero Alde Zaharreko hainbat tabernatan pintxo-poteoa egingo da. Hori dela-eta, ardo edo zurito trago batek eta pintxoak euro bat balioko dute. Ostegunetan izango da pintxo-poteoa, hileko azken astekoa izan ezik. Izan ere, azken aste horretan ostiralekoari eutsiko diote. 

19:00etatik 21:00etara bitartean hartu ahal izango dira tragoa eta mokadua euro baten trukean. Momentuz, taberna hauek hartuko dute parte ekimenean: Etxe Zuri, Korrale, Bost, Intz, Zuhatz, Sanagustin kulturgunea (kultur ekitaldirik ez dagoenean), Oñatz eta Lokotx —Orkatz eta Txarrantxak ostiraletan egiten dute—.