Azkoitia eta Zestoa arteko autobus zerbitzua indartuko du Euskotrenek

Uztarria.eus 2013ko eka. 13a, 13:34

Ibilbide hori egiten duen autobusen maiztasuna orduerdikoa izan dadin lortu nahi dute. 

Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri du Euskotrenen Azkoitia eta Zestoa arteko autobus zerbitzuak indartuko dituela, "autobus batetik besterako maiztasuna orduerdikoa izan dadin". 

2012an hasi zen aldundia autobus zerbitzuak hobetzeko lanetan: lehendabizi Gipuzkoanaren zerbitzuak ugaritu zituen, eta gero Euskotrenenak. Egitasmo horren harira hartu dute zerbitzuak zabaltzearen erabakia

Horrela, Gipuzkoanak eskaintzen dituen zerbitzuak ere (Azkoitia-Zarautz eta Azkoitia-Donostia) aintzat hartuz gero, orduko hiru zerbitzu eskainiko dira, eta momentu jakinetan, lau. Zumarragako ospitalera bi zerbitzu gehiago ere izango dira.