Irati Labaka eta Mikel Maiz: "Azpeitiko gazte mugimendua indartsu ikusten dugu, borrokarako gogorik ez zaigu falta"

Uztarria.eus 2013ko eka. 11a, 22:57
Irati Labaka eta Mikel Maiz Ernaiko kideak Uztarrian, elkarrizketa digitalaren galderei erantzuten.

Ernaiko kideak Uztarrian izan dira, elkarrizketa digitalean, ezker abertzalearen gazte antolakunde sortu berriaren bueltan webgunearen erabiltzaileek egin dizkieten galderei erantzunez. Hemen elkarrizketa osoa.

Azpeiti, Beizama eta Errezilgo Ernairen izenean izan dira Uztarrian Irati Labaka eta Mikel Maiz. Joan den martxoan jaio zen Ernai, ezker abertzalearen gazte antolakunde berria, eta Azpeitian eta bailaran ere eratu dute taldea (webgune honetako Komunitatean badute lekua).

"Azpeitiko gazte mugimendua indartsu ikusten dugu, borrokarako gogorik ez zaigu falta", esan dute Labakak eta Maizek, Uztarria.com-eko erabiltzaileek egindako galderetako bati erantzunez. Ernairen sorrera aurreko prozesuaz, sorreratik honakoaz eta aurrera begirako asmoez luze eta zabal aritu dira. Hemen elkarrizketa osoa.