Sanjuandegiko krosa, argazkitan

Uztarria.eus 2013ko eka. 10a, 12:30

Atzo, igandea, haur eta gaztetxoen krosa izan zen goiz partean, Sanjuandegin. Ateri egin zuen proba gehienetan, eta neska zein mutil, gaztetxo ugarik hartu zuen parte lasterketan. Hain zuzen ere, 1999 eta 2008 urteen bitartean jaiotakoek egin ahal izan zuten lasterka.

Aurtengoa Sanjuandeko krosaren seigarren edizioa izan da, eta Loiolabide Zahar elkarteak antolatu du.