Ernai gazte antolakundeko kideak elkarrizketa digitalean izango dira, asteartean

Uztarria.eus 2013ko eka. 5a, 14:02

Ernai gazte antolakundeko Irati Labaka eta Mikel Maiz elkarrizketa on-linean izango da asteartean, ekainak 11, 19:00etatik aurrera, Uztarriaren egoitzan. Bidali zure galderak hona.

Datorren asteartean, hilak 11, Ernai gazte antolakundeko Irati Labaka eta Mikel Maiz Uztarriaren egoitzan izango dira elkarrizketa digitalean, 19:00etan hasita.

Joan den martxoan sortu zen Ernai ezker abertzaleko gazte antolakundea, Zukgua prozesu eratzailearen ostean. Azpeitian ere osatu dute taldea, eta antolakundearen nondik norakoez-eta zuek egindako galderei erantzuten izango dira Labaka eta Maiz Uztarrian. Bidali ordurako zure galderak hona.