Barraketan gozatzeko beste aukera bat

Uztarria.eus 2013ko eka. 3a, 20:45

Igandearekin bukatu ziren aurtengo Sanjuandegiko festak, baina barrakak astelehen arratsaldez ere martxan izan dira. Joan den asteazkenean izatekoa zen eta euriagatik atzeratutako barraka egunaz gozatu ahal izan dute horrela hainbat umek, ohi baino merkeago.