Sanjuandegiko festetako argazkiak

Uztarria.eus 2013ko eka. 3a, 12:22

Ostiral arratsaldean Amona Mantangorriaren jaitsierarekin hasi ziren Sanjuandegiko festak, eta atzo, igandea, bukatu ziren mantangorriaren igoerarekin. Hainbat ekimenez gozatzeko parada izan da hiru egunetan auzoan, eta jende ugarik hartu du parte festan. Eguraldiak gehiegi lagundu ez badu ere, ez da festarako aitzakiarik falta izan.