Done Jakueko parkeko jolasak hautatuta, 961 ikasleren parte-hartzearekin

Uztarria.eus | Hirigintza
2013ko mai. 31a, 17:22

Bi aukera eskaini zitzaizkien Lehen Hezkuntzako ikasleei, eta bozkaketa egin ondoren B aukera hautatu dute gaztetxoek. 72.000 euroko aurrekontua duen parkeak sei jolas desberdin izango ditu. Udalekoek jakinarazi dute gazteek egindako bestelako ekarpenak ere kontuan hartuko dituztela. 

Azpeitiko haur eta gaztetxoek egin dute aukeraketa: badakite zein motatako jolasak nahi dituzten Done Jakueko parke berrirako. Bi aukera eskaini zitzaizkien Lehen Hezkuntzako ikasleei, eta boto bidez hautatu dute gehien gustatu zaiena. Guztira, 961 ikaslek eman dute botua parte-hartze prosezuan, eta horietatik 522k B aukera hautatu dute. A aukera, berriz, 439k bozkatu dutel.

Beraz, 72.000 euroko aurrekontua duen parkea sei jolasez osaturik egongo da. Argazkian ikus daitezke osagaiak (klikatu argazki originala edota argazkia handiagoa ikusteko aukerak). Udal ordezkariek gaineratu dutenez errepide aldera bakarrik izango du parkeak baranda. Azpeitiko Udalekoak oso gustura agertu dira gazteen partaidetzarekin. Gainera, gaztetxoek egin dituzten bestelako ekarpenak ere kontuan hartuko dituztela jakinarazi dute. 

Proiektu hau Azpeitiko Udalak parte-hartzearen kultura sustatzeko, Alde Zaharra biziberritzeko, eta Done Jakue kalea oinezkotzeko asmoen testuinguruan egin da. Sei eta hamabi urte bitarteko gaztetxoentzako jolas-parkeetan dagoen hutsunea ikusiz, beraiei zuzendutako parkea izatea adostu zuten, eta, beraz, haurrek beraiek hautatuko zutela zein motatako jolasak nahi zituzten bertan. 

Bidali:  

Erantzunak

faborez | 2013-06-01 : 00:03

jode ze mobida ona ez?

zeatio | 2013-06-01 : 11:15

Zorionak Azpeitiko udalari eta bide batez herritarrei. Guraso izanik askotan pentsatu izan dut jolas leku hauen disenatzaileak ez zutela haurrik.
Hala ere, pare bat aholku:

1) Azkoitiko herriak hor agertzen den talde tilin-talan handi bat jarri zuen jolas parke batean. Haur handiak hasi ziren jolasean eta azkenean istripuak eta hezur hausturak eman ziren. Erabilpena ondo zehazten duen eta bertan egongo diren gurasoen ardura azpimarratzen duten panelak jartzea ez ahaztu (ez dute askotarako balio, baina batere gabe askotan aitzakia gisa erabiltzen da).

2) Suposatzen dut, proiektu amaiera moduan jolas lekuaren eskola mailako aurkezpen bat egiteko asmoa duzuela. Horrela bada, saiatu azpimarratzen umeei beraiek aukeratuta beraien ardura ere badela jolas lekua behar den bezala mantentzea erabilera egokia emanez.

Besterik gabe eta segi horrela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu