Oier Ibarguren Gipuzkoako txapeldun

Uztarria.eus | Kirolak
2013ko mai. 29a, 10:18

Lazkaon LVII Esparru proba irabazi ostean izendatu zuten Gipuzkoako txapeldun. Kadete mailako sailkapenean ere aurrena da Atracciones Sanz taldeko azpeitiar txirrindularia.

Oier Ibarguren, Beasaingo helmugara iritsi zen unean. (LAGUN ONAK TE)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Atracciones Sanz taldeko Oier Ibarguren azpeitiar txirrindularia Gipuzkoako txapeldun izendatu dute asteburuan, Lazkaon LVII Esparru proba irabazi ostean. Ibarguren denboraldi honetako kadete mailako sailkapenean aurrena da, eta Lazkaoko lasterketan ere lehenengo postuan helmugaratu zen, Iker Imaz (Inoxcra-Beasain), Aitor Zurdo (Limousin) eta Aitzol Odriozola (Atracciones Sanz) txirrindulariekin sprintean nor baino nor ibili ostean. Pelotoia, berriz, lau segundura iritsi zen helmugara, eta guztira 73 txirrindularik bukatu zuten proba.

 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu