Udal udaleku irekietan izena eman duten gaztetxo guztiek hartu ahal izango dute parte

Uztarria.eus | Ekonomia
2013ko mai. 28a, 11:22

Aurten ez dute zozketarik egingo izena emandako gaztetxoen artean. 

Iazko udalekuetako San Fermin txikia.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Iaz ez bezala, aurtengo Udal udaleku irekietan izena emandako gaztetxoen artean ez dute zozketarik egingo. Hala jakinarazi du Gazte Informazio Bulegoak eta, horrenbestez, izena eman duten haur eta gazte guztiek izango dute udalekuetan parte hartzeko aukera. Inskribatutako guztiek gutun bat jasoko dute etxean, udalekuen gaineko informazioarekin.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu