Maiatzaren 30eko greba orokorrerako deia egin dute herriko hainbat eragilek

Uztarria.eus 2013ko mai. 22a, 20:33

Azpeitiko Greba Batzarrak ostiralerako, maiatzak 24, greba deialdia egiteko argazki jendetsua atera nahi du. 19:30ean dute hitzordua, Kutxabanken Goikokalen duen bulegoaren aurrean.

Maiatzaren 30erako, datorren asteko ostegunerako, greba orokorra deitu dute Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak eta hainbat politika eta gizarte eragilek. Azpeitian ere, hainbat eragilek egun horretan greba egiteko deia zabaldu dute. Deialdia egiteko, argazki jendetsua atera nahi dute eta horretarako hitzordua jarri du Azpeitiko Greba Batzarrak ostiralerako, maiatzak 24. 19:30ean, Kutxabanken Goikokaleko bulegoaren aurrean elkartuko dira.

Elkar-Ekinek (albiste honekin dijoan bideoa haiek egin dute), EH Bilduk, Ernaik eta Bilgune Feministak, besteak beste, ostiralean argazkirako agertzeko eta maiatzaren 30ean greba egiteko gonbitea luzatu dute. Hona hemen aipatutako eragileetako batzuen ekarpenak:

Greba orokorrera deitzeko bideoa eta Greba orokorrera deitzeko argazkia (Elkar-Ekin).

Azpeitiko bi gazte identifikatu ditu Ertzaintzak grebarako deia egiteagatik (Ernai)

Azpeitian ere ahundaka arrazoi ditugulako, maiatzaren 30ean Greba Orokorra! (EH Bildu)