Museoko langileen "eskubideak errespetatzeko" eskatuz, elkarretaratzea

Uztarria.eus 2013ko mar. 7a, 12:40

ELAk deituta, Museoaren langileen alde, eskubideak errespetatu lelopean, elkarretaratzea egin dute hainbat lagunek, Burdinbidearen Euskal Museoaren aurrean. Burdinbidearen Euskal Museoko beharginek "laneko tratu txarrak" jasotzen dituztela salatu zuen duela egun batzuk ELA sindikatuak, eta horren harira egin dute gaurko kontzentrazioa. Trenaren Museoko zuzendari Maitane Ostolazak ELAren salaketari erantzun zion joan den asteazkenean.