Uztaro haurreskolak parkea du dagoeneko

Uztarria.eus 2013ko ots. 27a, 11:19

Uztaro haurreskolak hala eskatuta, Azpeitiko Udalak haurrentzako parkea jarri du haurreskolako atarian. Uztarok ez zuen haurrentzako parkerik, eta 2012an haurreskolako arduradunak eta Udala parkearen proiektua lantzen aritu dira. Udalak jakinarazi duenez, parkearen aurrekontua 4.800 eurokoa izan da.