10.372 zenbakiak irabazi du Ikasberriko zozketa

Uztarria.eus | Besterik
2013ko urt. 31a, 09:19

Irabazleak hilabeteko epea du azaltzeko, eta 943 15 12 46 telefono zenbakira deitu behar du epea bukatu baino lehen. Kanariar Uharteetara bidaia eta 500 euro irabaziko ditu zenbakiaren jabeak.

Ikasberri Kirol Elkarteak egindako zozketako txartel sariduna 10.372 zenbakia duena da. Txartel hori duen jabeak hilabeteko epea izango du azaltzeko. Horretarako 943 15 12 46 telefono zenbakira deitu beharko du hilabete pasatu baino lehen.

Kirol elkarteak egindako zozketako saria Kanariar Uharteetara bidaia eta han Tenerifen lau izarretako hotel batean bi lagunentzako zazpi eguneko egonaldia pentsio erdian eta dirutan 500 euro dira. Aurren ateratako zenbaki saridunak saldu gabekoak zirela eta berriro egin dute zozketa.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu