2015eko Europako Sega Txapelketa Loiolako santutegiko belardietan jokatuko da

Uztarria.eus 2013ko urt. 15a, 11:08

Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia kirol saioan igandean aurreratu zuten albistea, eta Miel Mari Jauregi Altzo-ren aburuz, "oso belardi ona eta laua da Loiolakoa".

Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia kirol saioan igandean aurreratu zutenez, 2015eko Europako Bakarkako Sega Txapelketa Azpeitian, Loiolako santutegiaren belardietan, jokatuko da. Almitza elkarteak antolatuta jokatuko da kirol proba, eta antolatzaile taldeko Miel Mari Jauregi Altzo-ren esanetan, "Loiolako santutegikoa oso belardi ona eta laua da", gainera "neurriz ere ematen du, sobrantearekin".

Hemen Altzo-k Hiru Erregeen Mahaian esandakoa.