Sansebastianetako pilota partidetarako sarrerak salgai daude dagoeneko

Uztarria.eus 2013ko urt. 14a, 13:06

San Sebastian egunean izango dira partidak Izarraitz pilotalekuan, eta Aspe enpresako pilotariek jokatuko dute eskuz binaka. Sarrerak eskuratu daitezke dagoeneko, eta egunean bertan ere jarriko dituzte frontoiko lehiatilan salgai, 15:30etik aurrera. 

San Sebastian egunean, igandea, eskuz binakako bi pilota partida izango dira ikusgai Izarraitz frontoian. 18:15etik aurrera. Aspe enpresako pilotariak izango dira herrian, eta lehenengo partidan Olazabal eta Arruti Tainta eta Ladis Galarzaren kontra arituko dira nor baino nor. Bigarren partida, berriz, Retegi II.ak eta Peñagarikanok Idoate eta Larrinagaren aurka jokatuko dute. 

Dagoeneko erosi daitezke sarrerak 667 487 273 zenbakira deituta, baina egunean bertan ere eskuratu ahal izango dira Izarraitz pilotalekuko lehiatilan, 15:30etik aurrera. 15 euro ordaindu beharko da sarrera.