'La vida de Pi' filma izango da ikusgai asteburuan

Uztarria.eus 2012ko aza. 29a, 10:38
'La vida de Pi' filmaren kartela.

Zapatuan, igandean eta astelehenean izango dira emanaldiak. Zapatuan, normalean filmak 22:00etan hasten badira ere, zapatu honetan 22:15ean eskainiko dute.

Asteburu honetan adin guztietako ikusleei zuzenduta La vida de Pi filma emango dute asteburuan Soreasu antzokian. Zapatuan, igandean eta astelehenean izango da ikusgai, eta guztira bost emanaldi eskainiko dituzte.

Zapatuan, 19:30ean eta 22:15ean emango dute La vida de Pi. Normalean 22:00etan hasten dira emanaldiak, baina zapatu honetan ordulaurdena geroago eskainiko dute. Igandean ere bi emanaldi izango dira: 16:30ean eta 19:30ean. Astelehenean, berriz, 21:00etan hasiko da. 

Sarrera bost euro ordaindu beharko da, astelehenean izan ezik. Izan ere, astelehenean hiru euroren trukean ikusi ahal izango da filma.