Asier Cuevasek irabazi du Donostiako Maratoia

Uztarria.eus 2012ko aza. 26a, 13:33

Azpeitiarretan aurrena Xabat Manzisidor helmugaratu zen, eta sailkapen orokorrean bosgarrena izan zen (02:29:57). Lehenengo azpeitiar emakumea, berriz, Nerea Azpiazu izan zen (03:08:31).

 

 

Asier Cuevas Azpeitiko bizilagunak irabazi zuen zapatuan XXXV DKV-Donostiako Maratoia, 02:23:23 denbora eginda. Emakumeetan, berriz, Yolanda Gutierrez galiziar lasterkaria nagusitu zen eta 02:45:43 behar izan zuen lasterketa bukatzeko. 

Azpeitiarretan Xabat Manzisidor izan zen aurrena, eta sailkapen orokorrean bosgarrena izan zen, 02:29:57 denborarekin. Emakumeetan lehenengo azpeitiarra, berriz, Nerea Azpiazu izan zen 03:08:31 denbora eginda, eta sailkapen orokorrean 581. postuan helmugaratu zen. Guztira, 4.000 korrikalari inguruk hartu zuten parte lasterketan.

2013ko Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian Asier Cuevas omenduko dute

Hemen maratoia bukatu zuten azpeitiarren sailkapena:

1.- Xabat Manzisidor 02:29:57 (5. postua)

2.- Iosu Manzisidor 02:43:30 (58. postua)

3.- Joxe Migel Manzisidor 02:52:29 (187. postua)

4.- Arkaitz Segurola 02:56:12 (260. postua)

5.- Jon Garate 02:59:08 (343. postua)

6.- Juan Peña 03:00:00 (382. postua)

7.- Iñaki Etxeberria 03:00:19 (392. postua)

8.- Jexux Mari Errazu 03:06:48 (534. postua)

9.- Nerea Azpiazu 03:08:31 (581. postua)

10.- Kepa Ibarzabal 03:11:26 (671. postua)

11.- Xabier Gorrotxategi 03:15:54 (823. postua)

12.- Joxe Migel Muguruza 03:32:58 (1477. postua)

13.- Mamen Etxaniz 03:47:13 (1919. postua)