Iraurgi SBk onartu egin du Avilak aurkeztutako helegitea

Uztarria.eus 2012ko urr. 24a, 15:04
Iraurgik irabazi egin zuen partida, azken segundoan.

Azpeitiko taldeak garaipena lortu zuen, azken segundoan, Avilan, eta Gaztela eta Leongo taldeak partida amaitu eta bereala helegitea jarri zuen, partidako aktan akatsa zegoela-eta. Iraurgi SBk bideo-probak ikusi eta gero, arrazoia eman dio Avilako taldeari. Partidako azken 13 minutuak eta 51 segundoak errepikatu behar dira uste du Azpeitiko taldeak.

Joan den urriaren 13an Iraurgi SB eta Grupo Eulen Carrefour 'El Bulevar' taldearen arteko neurketan gertatutakoaren harira, Iraurgik neurketaren azken 13 minutuak eta 51 segundoak "errepikatzeko prest" dagoela jakinarazi dio Espainiako Saskibaloi Federazioari.

Partida hartan, Azpeitiko taldeak garaipena lortu zuen, azken segundoan, Avilan, eta Gaztela eta Leongo taldeak partida amaitu eta bereala helegitea jarri zuen, partidako aktan akatsa zegoela-eta. Iraurgi SBk bideo-probak ikusi eta gero, arrazoia eman dio Avilako taldeari, eta horregatik igorri dio Espainiako Federazioari idatzia.

Idatzian azaltzen dutenez, "partidako aktak akatsa du, eta horrek partidaren emaitzean eragina izan du". Dena den, Iraurgiren ustez, "akatsa egin zen unetik aurrera errepikatu beharko litzateke partida, hau da, neurketako azken 13 minutu eta 51 segundoetatik hasita".