Lapurreta egin dute bart hainbat autotan

Uztarria.eus 2012ko urr. 19a, 14:41

Sanjuandegi auzoan hamar bat autotan jazo dira lapurretak, Udaltzaingoaren arabera.

Bart gauean lapurreta egin dute hamar bat autotan, Sanjuandegi auzoan. Euskal Herria, La Salbe eta Barrenetxe auzuneetan jazo dira lapurretak. Udaltzaingoaren arabera, autoetako leihoak apurtu eta barrutik gauza eraman dituzte lapurrek; irratiak, GPS-ak...

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, Zestoan eta Azkoitian ere izan dira bart lapurretak.