Alex Etxeberria: "Hainbat arlotan adostasunak beharko ditugu aurrera egin nahi badugu"

Uztarria.eus 2012ko urr. 18a, 20:18
Alex Etxeberria gaur, osteguna, Uztarriaren egoitzan, elkarrizketa digitalean.

EAJren hautagaia Uztarriaren egoitzan izan da, urriaren 21eko hauteskunde autonomikoen harira, irakurleen galderak erantzuten. Elkarrizketa digital osoa, hemen.

Igandean, urriak 21, EAEko Legebiltzarrerako hauteskundeak egingo dira, eta Alex Etxeberria azpeitiarra laugarrena da EAJren Gipuzkoako zerrendan. Hori dela-eta, gaur, osteguna, Etxeberria elkarrizketa digitalean izan da Uztarriaren egoitzan, irakurleek bidali dizkioten galderak erantzuteko. Elkarrizketa digital osoa, hemen.

Atzo, asteazkena, Jose Luis Otamendi EH Bildu koalizioaren Gipuzkoako zerrendan hamabigarrena izan zen Uztarriaren egoitzan, erabiltzaileen galderak erantzuten. Elkarrizketa osorik irakurtzeko egin klik, hemen

Bi hautagai horiez gain, Markel Mendizabal azpeitiarra laugarrena da Bidezko Mundurantz-en zerrendan, baina nahiago izan du elkarrizketarik ez egitea.