Krisiak astinduta, baina badatoz Erdi Aroko eta Stock azokak

Uztarria.eus 2012ko ira. 20a, 16:13
Bertan Merkatari Elkarteko kideak eta Udal ordezkariak azokaren aurkezpenaren ostean.

Bederatzigarren Erdi Aroko Azoka eta seigarren Stock Azoka izango da hilaren 29an eta 30ean, zapatuan eta igandean, herrian. Iñigo Amiano Bertaneko teknikariak azaldu duenez, "urtea gogorra ari da izaten herritarrentzat eta baita merkatarientzat ere. Hori dela-eta, ezinbestekoa da horrelako ekimena antolatzea". 

Bederatzigarren Erdi Aroko Azoka eta seigarren Stock Azoka izango da hilaren 29an eta 30ean, zapatuan eta igandean, herrian. Bi azoka batean izango dira beraz, datorren asteburuan, Alde Zaharrean. Bertan Merkatarien Elkarteak eta Udalak antolatu dute ekimena eta gaur, osteguna, aurkeztu dute bi erakundeetako ordezkariek. Iñaki Portilla zinegotzia herriko dendariei zuzendu zaie "pairatzen ari garen krisiaren aurrean lagungarri izatea opa" diela esanaz.

Outlet Azoka Berdura plazan izango da, zapatuan eta igandean, eta herriko 27 dendak jarriko dute postua bertan. Denetariko proiektuak egongo dira salgai: oinetakoak, mertzeria, gazteentzako arropak, gizon zein emakumeentzako arropak, eskola materiala...

10:00etan zabalduko dute eta 14:00etan itxi. Arratsaldean, berriz, 16:00etan ireki eta 20:00etan itxiko dute. Iñigo Amiano Bertaneko teknikariak azaldu duenez, "urtea gogorra ari da izaten herritarrentzat eta baita merkatarientzat ere. Hori dela-eta, ezinbestekoa da horrelako ekimena antolatzea". 

Bestalde, azoka izango den bi egunotarako hainbat ekimen antolatu dituzte. Hala nola, kale animazioa, musika bandaren kalejira, ttuntturroak, Itsasi Dantza Taldearen emanaldia, Metal Boskotearen kontzertua, txarangaren kalejira eta Musika eskolako ikasleen kalejira izango dira Alde Zaharreko kale eta txoko desberdinetan.

Egitaraua

Irailak 29, zapatua.

12:00etan, Erdi Aroko Azokaren irekiera Napar Bideaken desfilearekin.

12:30ean, Azpeitiko Udal Musika Bandaren kalejira.

17:00etan, Napar Bideak animazio taldearen emanaldia.

18:00etan, Ttuntturroen kalejira.

Irailak 30, igandea.

12:30ean, Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleen kalejira.

13:00etan, Napar Bideak animazio taldearen emanaldia.

17:00etan, Guretzat txarangaren kalejira.

19:30ean, Napar Bideak animazio taldearen emanaldia. 

20:00etan, Metal Boskotearen euskal kanten emanaldia, Sanagustin kulturgunean.