Urriaren 1ean hasiko dute ikasturtea Arte eta diseinu ikastegian

Uztarria.eus 2012ko ira. 13a, 12:09

Aurtengorako hiru ikastaro antolatu dituzte: umeentzako marrazki eta eskulan ikastaroa, talla egurrean, eta helduentzako pintura ikastaroa. Irailaren 17tik, astelehena, aurrera eman ahalko da ikastaroetan  izena.

Adi Arte eta Diseinu Ikastegian urriaren 1ean hasiko dute ikasturte berria, eta hainbat ikastaro antolatu dituzte urteroko moduan. Helduentzato oleo eta marrazteko beste teknika batzuk, haurrentzako marrazki eta eskulanak, eta talla egurrean izango dira aurten eskainiko dituzten ikastaroak. Ikastegikoek azaldu dutenez, ikasturtean zehar beste ikastaro batzuk ere eskainiko dira.

Oleo eta bestelako teknikekin marrazteko ikastaroa astelehenetik ostegunera bitartean arratsaldero izango da, 15:30etik 19:00etara. 

Haurrentzako marrazki eta eskulan ikastaroa ere astelehenetik ostegunera bitartean izango da, 17:30etik 19:00etara. 

Antolatu duten hirugarren ikastaroa egurra tallatzen ikastekoa da. Astelehenetik ostegunera izango da, 19:30etik 21:00etara bitartean.

Ikastaroren batean izena eman nahi izanez gero, irailaren 17tik aurrera izango da horretarako aukera, 17:30etik 19:00etara bitartean. Informazio gehiago behar duenak 669 414 020, 635 728 792 edo 943 81 28 08 zenbakietara deitu besterik ez du.