Uztarriak San Inazio bezperan banatuko ditu Pourra'2012-ren sariak

Uztarria.eus | Kirolak
2012ko uzt. 27a, 18:55

Erdikalean jarri duen festetako tonbolan izango da ekitaldia, 20:00etan hasita. Saritu guztiek bertara azaldu beharko dute saria jasotzera. Iban Aranbarriren Doberman taldeak irabazi du aurtengo Pourra.

Frantziako Tourrari lotuta antolatu duen Pourra'2012-ren sari banaketa egingo du Uztarria Komunikazio Taldeak uztailaren 30ean, San Inazio bezperaz, urtero bezala. Uztarriak Erdikalean jarri duen festetako tonbolan izango da ekitaldia, 20:00etan hasita. Saritu guztiek bertara azaldu beharko dute saria jasotzera. Iban Aranbarriren Doberman taldeak irabazi du aurtengo Pourra.

Hau da 2012ko Pourran saritutakoen zerrenda, bakoitzari dagokion sariarekin:

  • 1.goak: 816 euro, Doberman, Iban Aranbarri.
  • 2.goak: 544 euro, Elixalde, Kepa Peñagarikano.
  • 3.goak: 272 euro, All-in, Andoni Peñagarikano.
  • 4.goak: Kiruri jatetxean bi lagunentzako afaria, Patatero 2, Imanol Miranda.
  • 9.goak: Odriozola Ardoak-en oparia, Coco Loco HHDA, Ion Arregi.
  • 13.goak: Erreka Bike-n oparia, Uarte, Andoni Agirregabiria.
  • 19.goak: Ziklos Beniren oparia, Rabottini, Ainhoa Otegi.
  • 26.goak: Aitzaki Kirolaken oparia, Edulur, Lurdes eta Edurne Aizpuru.
  • 38.goak: Azpeitiko Kirol Patronatuaren oparia, Pinturas Hidalgo, Aitor Arregi.
  • 50.goak: Azpeitiko Udalaren saria, Basarriko ogiye, Koldo Okariz.
  • 69.goak: Talasoterapiako bi lagunentzako zirkuitua, Ezpeleta, Eneko Izagirre.
  • 92.goak: Odriozola Ardoak-en oparia, Irazola taxistie, Josu Zubizarreta.
  • 111.goak: Uztarriaren sariak, Ziripot, Xabier Lasa.
  • 136.goak: Tiobiboetarako 30 euroko balea, Arama, Joxe Aiertza
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu