Umeen Barraka Eguna, ostiralean

Uztarria.eus | Festak
2012ko uzt. 26a, 17:44

16:30etik aurrera, atrakzio guztietan buelta bakoitza euro baten truke egiteko aukera izango dute haurrek.

San Inazio festak hasi aurretik, aurten ere Umeen Barraka Eguna antolatu du Udaleko Festa Batzordeak. Bihar, uztailak 27 eta ostirala, izango da aurtengoa.

Horrela, barraketan ibili nahi duten ume guztiek ohiko prezioan baino modu hobean ibiltzeko parada izango dute biharkoan. 16:30etik aurrera, Betharrameko jolaslekuan dauden atrakzio guztietan buelta bakoitza euro baten truke egiteko aukera izango dute haurrek.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu