Aurtengo saninazioetan ere ez da etorriko Patxi Lopez

Uztarria.eus | Festak
2012ko uzt. 26a, 12:45

Lopezen ordez Isabel Zelaa Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua etorriko da hilaren 1ean, ekitaldi instituzionalean parte hartzera. Lopez ez da saninazio bigarrenez egiten den ekitaldian izan, Jaurlaritzako lehendakari denetik.

Patxi Lopez (PSE-EE) Eusko Jaurlaritzako lehendakaria aurten ere abuztuaren 1ean, San Inazio bigarrenean, ez da etorriko Azpeitira. Hala jakinarazi dio Azpeitiko Udalak Uztarriari. Ohikoa da San Inazio bigarreneab Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Azpeitian izatea, ekitaldi instituzionalean egoteko, baina azken hiru urteotan bezalaxe Patxi Lopez ez da herrian izango.

Lopezen ordez Isabel Zelaa Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua etorriko da, iaz bezala. Beste zenbait politikari izango dira hilaren 1ean Azpeitian: besteak beste, Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia eta Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko lehendakaria. Udaletik azaldu dutenez, Quiroga Loiolako elizkizunera soilik joango da.

Juan Jose Ibarretxe (EAJ) izan da Azpeitian saninazioetan izan zen Jaurlaritzako azkeneko lehendakaria.

Jose Ignacio Munilla gotzaina ere herrian izango da saninazioetan. Bi aldiz etorriko da herrira: uztailaren 31n, asteartea, eta abuztuaren 1ean, asteazkena. Asteartean, 11:00etan, San Inazio eguneko meza emango du parrokian, eta asteazkenean, 11:00etan, San Inazio bigarreneko meza nagusia, Loiolako basilikan.

 

Bidali:  

Erantzunak

azpeitiyetxosnabat | 2012-07-26 : 13:46

Patxi Lopez ez dator, baino lasai, ondo pasaiez PNVei babesa emateko kantu zoragarri bat entzuteko aukerie eukiko deu. Kinttelity top gazteara!

http://www.youtube.com/watch?v=m8N_rXujzYA

erreala | 2012-07-26 : 14:41

hau izengoen/k azpeitiko udako kantue!! jajajaj earra benetan!

Jonmi | 2012-07-26 : 21:35

Pixkat girotzen hasteko Saninazioren kantu extraofiziala: loiolako porrusalda

http://www.youtube.com/watch?v=kpr8S-NhhRo

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu