Atez atekoaren kontrako eta bosgarren edukiontziaren aldeko sinadura bilketari ekingo diote Azpeitian

Uztarria.eus | Politika
2012ko uzt. 13a, 11:48

Azpeitiko eta Azkoitiko EAJren ekimenez, bihar hasiko dute sinadura bilketa Azpeitian. Bi herrietako EAJko Uri Buru Batzarreko ordezkariek gaur, ostirala, egindako agerraldian adierazi dutenez, sinadura bilketa "ez da ekimen partidista": "Nahiz eta ekimena martxan alderdi batek jarri duen alderdi eta sentsibilitate guztietako jendeari egin nahi diogu gonbidapena".

Azpeitiko eta Azkoitiko Uri Buru Batzarreko kideak gaur, ostirala, egin duten agerraldian.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Azpeitiko eta Azkoitiko EAJren ekimenez, atez ateko zabor bilketaren eta bosgarren edukiontziaren aldeko sinadura bilketari ekingo diote datozen egunetan, "hemen ez da-eta plataformarik sortu". Hala adierazi dute bi herrietako EAJko Uri Buru Batzarreko ordezkariek gaur, ostirala, egindako agerraldian. Sinadura bilketa "ez da ekimen partidista" esan dute: "Nahiz eta ekimena martxan alderdi batek jarri duen alderdi eta sentsibilitate guztietako jendeari egin nahi diogu gonbidapena". Atez atekoa "ez da egokia gure herriarentzat", eta "inposaketa da", gaineratu dute.

Azpeitiko eta Azkoitiko Uri Buru Batzarreko ordezkariek salatu dutenez, "Azpeitiko herrian ez da argi eta garbi zabor-bilketa horren alde egin, eta Udal gobernuan dabiltzanek hitz leunagoak erabiltzen dituzte; "sistema hobetu egin beharko dugu" eta antzekoaz erabiliz herritarrak nahasteko". "Beharrezkoa denean, ordea, hor agertzen dira herriko alkatea eta hainbat zinegotzi, Bilduk eta Foru Aldundiak zaborrentzat dituzten planak babesten".

Batzuek esan dute "bazter guztiak zabortegiz bete eta dena erraustu nahi dugula, baina ahal den hondakin gutxiena sortu eta murriztu, berrerabili eta birziklatzearen alde gaude". Errausteari dagokionez, "beharrezkoa denean eta ahalik eta modu egokiena erabilitzearen alde" daudela, adierazi dute.

Azpeitian sinadura bilketaren kanpaina asteburu honetan hasiko dute, eta uztailean jarraitu egingo du. Gero, oporrak direla-eta, irailean ekingo diote berriro sinadurak biltzeari. EAJkoek adierazi dutenez, "orduan, irailean, Azkoitiarrak sartuko dira kanpainara". Horren bidez "gure herriak ere ez duela inposatutako sistema bat, atez atekoa, nahi", erakutsiko dutela esan dute. Herritarrek heuren "sinadura emanaz babesa emateko" eskatu diote.

Sinadurak biltzeko postuak

Azpeitian astebukaera honetan hasiko dira sinadurak biltzen. Azaldu dutenez, zapatuan eta igandean jarriko dituzte postuak plazan, Jose Artetxe kalean (Juantxo Txiki, Ametsa eta Pastorkua taberna inguruetan), Sanjuandegin (Baigera elkartearen inguruan) eta Urrestillan. Zehazteko dituzte ordutegiak, baina eguerdi partean jartzea aurreikusten dute.  

Irailean bildutako sinadurekin-eta hausnarketa egingo dute, eta orduan erabakiko dute nola jarraitu sinadura bilketarekin.

 

 

Bidali:  

Erantzunak

kanka | 2012-07-13 : 12:54

Zer bildu ber dituzue, Saninaziyotan 4.000 sinadura? en fin...
AZZk esan bezala, herritarrak eta herri eragileak, Gaztetxie kasu, arduraz jokatzen eta politikoak eztabaida desitxuratzen.

Betikue | 2012-07-13 : 13:56

Behingoz!!!!...astebukaeran sin falta pasako naiz sinatzera!

Joselu | 2012-07-13 : 14:40

hemen gauzak garbi daude, hauek naiyo debe españolak izati beayek agintzen daudela, agintie galdu ta euskaldunek izatie baino, Sabinon autonomia federalai jarraituz. Ta hortako zaborra edo beste edozer aitzaki erabiliko debe euskal nazionalismuei egurre eman eta eztayen ajuria enea ailleau. Zuek zeate kortauek, ez kafe huts eta ez kafesne, kortauek... komeni danin esne geiyokin eta ez tanin komeni esne ttantta batekin... madrilen euskal nazionalista sutsuek zeate haiyentzako eta Euska Herriyen españolak... zuek 78yen firmau zenuten konstituziyuen, Euskal herriyek inoiz ez dula autodeterminaziyo eskubideik eukiko eta ez dala naziyo bat bezela onartue izango. iye 35 urte pasauta gaur egun berdiñe ingo zenukete... benetan ber danik
baezue, bada garaiye pausuek emateko eta espainiyei hortzak erakusteko... badakizue diruatik eta boteriatik bakarrik dabilenai ze otseite zaiyon ez? ba hoixe ba, espabilau...

ekipol | 2012-07-13 : 15:09

lotsa sentitu det, gaur, ez nuen pentsatzen inoiz botere goseak alderdi bat extremo horietara eramango zuela.
"hemen platarfomarik ez da sortu": eske, normala aztertzen ari dira eta.
PNVk sinadura eskatzea saninaziotan? joder, festak bai politika ere bai. Baietz plazatorosen jarri.

Eta panfletoa? etxeetan banatu dutena? baina ze nahi dute irudikatu hau venezuela dela? faborez... denon artean, aurrekontuak, software librea, autobusak, erabaki gogorrak, auzoetan obrak, parekidetasuna, kirolean, gestioan, sanagustin .... mesedez, zeuok ere ez dezute sinisten, ederki dakizue ze herentzia jaso zuten.

Komunikabideak kontrolpean?

potoli | 2012-07-13 : 15:10

Erantzun beharrik ez dago,
argazkia bera nahikoa da.

paila | 2012-07-13 : 15:13

Ona, oso ona PNVren ekimena:
bai sinadura bilketa
eta bai panfletoa etxeetan.

Kasualidadez, Corrugadoseko grebarekin koinziditzen du.

Preokupatzen al dio Corrugadosek PNVri? ez, botoak bakarrik.

Ari, ari, ari ... Urkullu lehendakari!

Espero dut Corrugadoseko langileak bere lekuan jarriko dutela PNV

potoli | 2012-07-13 : 15:15

Komisario politikoak? alderdia PNV alderdia, edo zuek ez dezute alderdirik.

josune2 | 2012-07-13 : 15:16

Azkoitiarrakin batera sinadurak?
faborez, hau den ridikulue

josune2 | 2012-07-13 : 15:22

Ta ez nuen nahi idatzi baina Azautzako bizilaguna naiz,
eskertzeko hitzik ez daukat EAJ/PNVrentzat ... oso ondo ari zareta, oso ondo, segi gure etxeak botatzen eskatzen. Eskerrik asko.

axun | 2012-07-13 : 15:25

- "Hemen ez da-eta plataformarik sortu". Zerbategatik ez zen plataformarik sortu ezta?

- "Sinadura bilketa ez da ekimen partidista". Adarrik ez, partidu batek martxan jartzen duen ekimen bat ez al da partidista?

- "Atez atekoa ez da egokia gure herriarentzat". Zergatik? Azterketaren bat egin duzue?

- "Inposaketa da". Orduan 5. edukiontzia ere inposaketa izango da ezta? Edo nori galdetu diozue? Zuek Udalean gehiengoan zeundetenean nahi zenutena egin eta "herriaren ordezkariak gara, herritarrek aukeratu gaituzte" esanaz justifikatzen zineten. Herritarrekin egin diren batzarretara joan al zarete informazioa jasotzera? Ez da komeni ezta?

- "ahal den hondakin gutxiena sortu eta murriztu, berrerabili eta birziklatzearen alde gaude". Mahaian dagoen bat basura poltsa beltz haundiarekin ikusten dut nik kontenedore grisera pasieran...

- "Errausteari dagokionez, beharrezkoa denean eta ahalik eta modu egokiena erabilitzearen alde gaude". Azpeitian jarriko al dugu erraustegia? Izan gardenak eta azaldu erraustegiak ekarri ditzakeen ondorioak!

haritzetxaniz | 2012-07-13 : 15:29

Atzien azaltzean pankarta zuri horren atzien zer ote dao ixkutauta? Batzokiko basurie pillauta?

Azpeitiarra | 2012-07-13 : 15:53

Aurrenengoz adierazi nahi nuke neri atezatekoak ez didala ezer aldatzen ze neuk nere organikoak konposta egiteko erabiltzen ditut. Beraz ez nago ez kontra ta ezta ados.
Nere nahia jendeak guztia berziklatzea izango zen baino hortarako herri guztiek parte hartu beharko lukete taez Azpeitin atezate bai ta donostin ez. Nereustez zuzenena herri kontsulta litzateke ta herriak hartu dadila erabakia.PNVen oportunismoa nabarmena da bildu oposizioan balego berdina egingo luke.

jozu | 2012-07-13 : 15:59

Hauek marka guztiak hautsiko dituzte!

ze ez al zeate udaleko batzordeta juten edo? neuk ere neure inuxentean badakit oraindik udalak ez dula erabakirik hartu, modu desberdinak aztertzen ari dela.

ze inposaketa ta ze ostia!

josune2 | 2012-07-13 : 16:05

Burua arro ibilten dute, Euzkitzaneko terrazan ... memoria eskatzen diot herriari memoria.

biluztu | 2012-07-13 : 16:34

ze sinatu behar da Urkullu lehendakari?
Edo Kintella alkate?

makolo | 2012-07-13 : 16:56

Baino laukote hau ez al dago zahar- xamarra horrelako radikalismoekin ibiltzeko¡¡¡Hauek nola egingo dute atez atekoa, koloreetako kopiak oraindik ez dituzte ezagutzen eta ¡¡¡ideia gazteagoak ez al dituzue, oraintxe ZARRAK BERRI esaerak buruko mina ematen dit eta......

Betikue | 2012-07-13 : 16:57

...zuei kontra pixket eitten dizutenien bero bero jartzen zeate ehhh!!!...Klaru daona, bai alderdi batetik eta bai bestetik, zabor kontu hau 100% politikerue dala...azpeitin beti dena politikakin nahasten da ta...hau etzan gutxiyo izengo...nazkie handiye emateu egun puta osuen politika ta politika...buelta eta buelta... Etzeate nazkatzen??? Godari: Pilitika Meendie: Politika...ta apaltzeko: Politika...

luzie | 2012-07-13 : 17:09

Arrazoi zakek "Betiku". Fuera politizatzie dana 2 aldetatik gauz danak beti terreno politikoa ematen.
Hemen jende apolitikuere bizi da eta zeatik arazo danak beti politizatzeie? Zeatik eztiteu aztertzen arazo bakoitze politikie aparte lagata?

naroa03 | 2012-07-13 : 17:10

Arrazoi guztiye dezue. Zuekin hain ondo funtzionatze zun demokraziyek...AHT buruz ein zenuten galdeketie... Herriyek protestaik ez zun ein ta galdeketan onartu ein zan, baietz? Eo azpeitiko bariantie...erraustegiye...zuek beti funtzionau izen dezue herri kontsultakin ta oain Bilduko oilar hauek ze pentsatzebe ba, bean interesak bakarrik kontutan hartuz, izen haundiko gizon hauei kasoik ein gabe. Ze gaizto dien. Aber hola segita hainbeste matte dezuen boterie lortze zuen PSOE ta PPkin eskutik helduta juteko.
Posdata:ez naiz akordatzen galdeketa hoien datak baino seguru nao ein ziela.nahi bazue erantzun noiz ein ziñuen. Emaitzak gordeta izengo dituzue ta.

luzie | 2012-07-13 : 17:10

Beti xestran eta trastik botatzen alkarri.

Betikue | 2012-07-13 : 17:14

Politika, zaborrak, PNV BILDU PP PSOE.....KIXTON BETEKAYE ZAKEAT POLITIKAZ!!!!!...LASTER SANINAZIYUEK DIELA!!!!!!! PARRANDAAAAA!!!OIXE!! PARRANDA PIXKET LASAITZEKO!!!!

makolo | 2012-07-13 : 17:16

2 aldiz firmatzerik ba al dao??lehena pastorkuanien trague artu eta ametsanea bidien bestie ¡¡¡ ta saninazilluek diela ta pixket mozkortu ezkeo 15 firma¡¡¡

ekilikua | 2012-07-13 : 17:26

Guztiz ados festatan festa egin beharko litzateke,
baina ez. Aurten sinadura gerra.
Madriletik etorritakoak ere sinatuko dute plaza torosean. Paseilloa egin eta ondoren sinadura bat.

Erabiltzailearen aurpegia da hau Uztarria | 2012-07-13 : 18:20

Uztarriak zenbait erantzun ezabatu egin ditu. Mesedez, errespetatu arauak.

Uztarria Komunikazio Taldea

kewiki | 2012-07-13 : 18:39

Hauxe da herri hontako politikoen maila: beti herri galdeketak eskatuz aritu direnak orain beraien erabakiek hauteskundeetan babesa jaso zutela esaten eta beti festak ez direla politizatu behar esan dutenak festatan sinadurak biltzen. Edo nahi baduzue alderantziz: sekula galdeketarik egin ez dutenak orain galdeketa eske eta edozein festa aldarrikapen politikoak egiteko erabiltzen dutenak orain festak ez politizatzeko eskatuz...

Azpeitiarra | 2012-07-13 : 19:04

Kewiki arrazoi osue dakek. aspaldiyen letu deten komentayoik natulena

santue | 2012-07-13 : 20:27

kewiki-kin erabat ados.
Nik gauza bat esanaet, atez atekuen kontra firmatzebenak birziklatzien alde firmatzebe. Hor firmautako danak frimautakue beteko bazeben hemen eon dien diskusiyo geyenak alperrikakuek izengozien. Era batea eo bestea baño hasi gaitezen birziklatzen!

Anam | 2012-07-13 : 22:53

PNVk bere panfletuen esan du Bilduk "komunikabide guztiyek kontrolatzen" ditula, baño ez du frogaik presentau (larriye da geo hori hola esatie e!). Ta basurai buruzko prentsaurreko hontan esan du "nahiz eta ekimena martxan alderdi batek jarri duen, ez da ekimen partidista". Hori dana nola entenditzen da?

joxelu | 2012-07-17 : 15:29

batzuek diozue politizatu egin dela bainan leheno birziklazioa hazi zenean iñor etzen kexatu nahiz da PNV-k esarri kontenedoreak, zeren nere ustez ondo zegoen bainan orain estudioare arabera ez da birziklazioa uste zan neurritara heldu eta orain beste siztema obeagoa komenikoa, atez atekoak nahiko ondo ari dela ematen du dagoen herrietan orduan politika ahaztu eta zeatikan ez diogu begiratzen herri hoiei, madrildik pp-k usurbil zoriondu egin badu garbitazunagatik arratoi, usain txarrak ... nork asmatu ditu?. gure lurra gatik egin dezagun onena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu