Alde zaharra biziberritzeko herritar eta eragileekin biltzen hasi da Udala

Uztarria.eus 2012ko uzt. 13a, 13:08

Hainbat neurri hartu du dagoeneko; Soreasun aurrerantzean bost orduz doan aparkatu ahalko da. 

Azpeitiko alde zaharra biziberritzeko prozesuparte-hartzailea jarri du abian Azpeitiko Udalak.
"Alde zaharraren biziberritzeak tarte berezia hartu du udalaren agendan", adierazi dute. Herriko
hainbat "eragilerekin eta herritarrekin elkarlanean" osatu nahi dute prozesua udaleko ordezkariek.

Prozesu horren baitan, aldeekin biltzen hasi da udala. Joan den hilean askotariko eragileekin
bilerak egiten hasi zen, eta hil honetan ere beste batzar batzuk egin ditu. "Bileren helburua elkarlanerako zubiak eraiki, eta abiapuntu berri bat ipintzea da", diote udaleko arduradunek. Batzarretan eragileek egindako ekarpenak kontuan hartuta "argazki orokor bat" osatu nahi dute.

Eragileekin bilerak

Prozesua nola joango den ere azaldu du Azpeitiko Udalak. Fase bat baino gehiago izango du. Hasierakoan, alde zaharraren biziberritzeari dagokionean ekarpena egin dezaketen eragileen zerrenda osatu, eta haiekin harremanetan jarriko da udala. Aurreneko bilera erronda bukatu
dutela azaldu dute udal ordezkariek. "Alde zaharreko bizilagunekin, Kultur Mahaiarekin, merkatariekin, baserritarrekin, tabernariekin, Gazte Asanbladarekin, Baigera erretiratuen elkarteko ordezkariekin eta Emakumeen Mahaiarekin hitz eginda itxi da aurreneko erronda". Hala ere, alde zaharraren biziberritzearen alde lan egin nahi duten guztientzako ateak irekita dituzte.

Bilerak eginda, alde zaharreko mahaia osatu nahi dute. Udaleko ordezkariek, eragileen ordezkariek edota herritarrek parte hartzeko aukera izango dute. "Horrela, herri eragile eta herritarren arteko elkarlanean emango dira alde zaharra biziberritzeko urratsak", esan dute.

Hainbat neurri hartuta

Alde zaharra biziberritzeko prozesuaren baitan, eragileek egindako proposamenak kontuan
hartuta, hainbat erabaki hartzen ere hasi da udala. Soreasuko lur azpiko aparkalekuaren sarrera
furgonetak sartzeko egokitu dute. Aparkalekurako autoen sarreraren altuera 1,95 metrokoa
izatetik 2,05 metrokoa izatera pasatu da. "Lehen sarrerak zuen altuerarekin zenbait furgoneta
ezin zen sartu aparkalekura. Orain altuagoa da, eta furgonetak bertan aparkatzeko arazorik
ez dute izango", azaldu dute.

Bide batez, udalak gogorarazi du Soreasun aparkalekuak alokairuan hartu edota erosteko aukera dagoela. Horren gaineko informazioa Azpeitiko udaletxean eskuratu daiteke, 943 15 72 00 telefono zenbakira deituta.

Doan, denbora gehiagoz

Bestetik, Soreasuko lur azpiko aparkalekuan autoa doan uzteko denbora gehitueginduAzpeitiko
Udalak, lehen ordu eta erdian doan utzi zitekeen autoa eta orain bost orduz doan aparkatzeko aukera egongo da. "Merkatariek, erosleei alde zaharrera autoz sartzeko erraztasunak emateko eskaera egin zioten udalari, eta, proposamen horri erantzunez, Soreasuko lur azpiko aparkalekuan doan autoa uzteko denbora gehituda", azaldu dute udaleko ordezkariek.