Hondakinen gaiaren inguruan parte hartzen ari direnen inguruko gogoeta egin du AZZ-k

Uztarria.eus | Gizartea
2012ko uzt. 3a, 12:21

Azpeitia Zero Zaborrekoek esan dutenez, "argi ikusi dugu herritarrak izan direla hondakinen inguruko eztabaidan heldutasunez eta arduraz parte hartu duten bakarrak".

Azpeitia Zero Zaborreko kideak.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Azpeitia Zero Zabor taldeko kideek prentsaurrekoa eman zuten atzo, astelehena, "hondakinen gaiaren inguruan parte hartzen ari direnen gaineko gogoeta xumea egiteko". Azken hilabeteetan gaiak "hautsak harrotu ditu eta argi dago batetik eta bestetik gauza mugitzen ari direla", esan dute.

AZZkoek jakinarazi dutenez, "argi ikusi dugu herritarrak izan direla hondakinen inguruko eztabaidan heldutasunez eta arduraz parte hartu duten bakarrak". Haien ustez, "horren lekuko da hondakin organikoak bereizita jasotzen dituzten herritarren kopuruak izan duen gorakada edo autokonpost ikastaroetara gerturatu den jende guztia". Ildo beretik, "txalotzekoa da" arrandegi batzuetan tupperwareen erabilera bultzatzen hasi izana.

Politikarien artean "bi jarrera nagusi ikusi" dituztela esan dute. Oposizioaren helburua, "beste ezeren gainetik errauskailua egitea da", adierazi dute. Gainera, "bosgarren edukiontzia "bultzatzen jarraitzen du", gaika ez biltzeko eskubidea herritarren esku utziz. Horrek, gaur egungo birziklatzeko tasetan "aldaketa handirik ez" duela ekartzen ere esan dute. AZZkoen ustez, "oposizioari ez zaio axola egungo zabortegien herentzia zuzena izango den errauskailua beste herri batean eraikitzea".

Udal gobernuari dagokionean, zero zabor politika ahotan ibili arren, "bide horretan urrats sendorik ez ematea" leporatu diote: "Ez du zero zabor estrategia serio sakontzeko alternatiba zehatzik jarri mahai gainean". Joan den astean Udal gobernuak hondakinen bilketa-sistemak aztertzen ari zela esan izanaren harira, "guk nahi adinako zehaztasunik ez dute eman", esan dute: "Badirudi benetako alternatiba den atez-ateko bilketa-sistemaren aldeko posizioa hartzeko beldur dela".

Azpeitia Zero Zaborrek dioenez, "proiektu honetan sinesten duen politikariei, herritarrek erakutsi duten heldutasun bera erakusteko eskatzen diegu, beldurrik gabe zero zabor estrategian sakontzeko beharreko pausoak emanez"

Bidali:  

Erantzunak

Loiolatarra | 2012-07-03 : 14:37

Barkatu, baino nondik nora doa Udal gobernuari kritika? Zer eman nahi diozue AZZ mugimenduari independiente kutsua? Faborez...

AZZ mugimentua gipuzkoako Bilduk bultzatu duen gauza bat izan da eta herrietako Alkateekin adostu aurretik iragarri zuten zein herritan jarriko zen martxan atez ateko sistema.

Hasieratik atez ateko sistema alternatiba bakartzat jarri dezute. Europako herri askotan izan naiz eta eredugarri diren herrialdeetan ez dek ikusten poltsatxoa kaleetan txintxilik. Beraz, beste alternatiba batzuk ere izango dira...

nekane | 2012-07-03 : 16:31

Loiolatik europara orduan?

Ta ze ikusi duzu, jendea hondakinak nahasita ateratzen ala?

makolo | 2012-07-03 : 18:07

Lasai egongo al zeate Azpeitia zero zabor-en aurkariek alferrikako rotonda eta bariante gehiago ere egingo dira eta...herrialde aurreratuetan bezala.

Betikue | 2012-07-03 : 19:20

...Loiolatarrarekin ados. Ez al dago beste alternatibarik?...gainea etxez etxekoarekin biltzen joaten den kamioiek dexente buelta eigottu ez?...bitartien "humareda" earrak organizatzen...Edo hiru gazte hauek jungoie oinez karretilla batekin kerik ez botatzeko????..

paila | 2012-07-03 : 21:08

Hori dek, bi potrokin azpeitiarrak inor baino txuloago gaituk ta. Intzineradora Loiolan edo betikoaren etxean. (Segurunez leku berdine izango dala). Eta beste bi potrokin intzineradoran bertedero kontaminantea lapatxen. Eta hori egiteko firma bilketa herrian.

ekhine | 2012-07-03 : 21:10

Egiye esan nahiko graziosue den Loiolatarra eta Betikue pertsona berdine izenda (eta denok igerrita gaude) batek bestiei arrazoi ematie. Eta ados, intzineratzie nahi badeu Azpeitin bi titikin.

ekilikua | 2012-07-03 : 21:14

Ayuntamientue ondo ari dek tema honekin, ta ez zegok ezer kritikatzeko.
Batzuek geyo nahi diate eta bestiek gutxiyo.
Ba lasai hartu, ikusiko diagu ze egitie dagon. Gipuzko osue marmarrien dabil. Guk beste problema batzuek ditugu (Corrugados ...) lasai hartu dezagun danok.
Erabakitzen debenien orduen kritikatu, erabakiye dana dala.
Kritikatzie nahi duenak elekziyo autonomikotan kanpaña elektorala egiteko bakarrik dek.

potoli | 2012-07-03 : 21:17

baino herri guztiyen zabalduta zegok eta ... nik hondakinen batzar baten parte hartu nian eta alkatie entzun nitxoan. Argi zegok ez diate atezate jarri nahi. Eta ez dek dato bakarra.

Beste batek esan zikan kalien zinegotziyek esaten ziyobela Azpeitin ez dala jarriko. Vox populi. Eta argi ikusten dek hori berayen prentsa aurrkotan eta. Ekilibrista bezela zebiltzek eta pentsatzen diat Zero Zaborrekuek kañie sartu nahi diyobela.

Loiolatarra | 2012-07-03 : 21:38

Ze pasatzea herri hontan ezin al diabe bi eon antzeko pentsatzen debenak... Hau zer da inkiziziye?

Nik ez zakiak udalan asmue zein dan, atez atekue edo beste zerbait, baino normala ez dekena Azpeitiko udala jakinien eon aurretik Gipuzkutik esatie Azpeitin atez ateko sistema martxan jarriko dala. Nik sistema honen kontra eon arren Azpeitiko udalak jartzie onartzen badik onartu ein beharko diat, herriyek aukerautako Udalbatza dek, baino ezin diat onartu Bilduko Gipuzkuko hautetsi batek esatie Azpeitin sistema hori martxan jarriko dala.

bizipoz | 2012-07-03 : 22:11

Umorez hartu dezagun debate hau.
Festa zetoztek eta anayek bezala ondo pasa dezagun.
Aurrerago ikusiko dugu.

Betikue | 2012-07-03 : 22:16

Ekhine, zure gustokoa ez denean iritzia segitun antolatzen dezu zeure paranoia de hau ta hau berdinek die... Ez baldinba dakizu, herrian, zeun iritzi besberdin dauken gende asko ta asko dao...baine baita ere bietzakin seinalatzen duen zure bezalako pila bat dago... Gure hiritzia dakagu hemen ematea gure anonimotasunetik, eta hori da zuri jodin dizuena benetan...pozten naiz.

Betikue | 2012-07-03 : 22:18

Paila eta ekhine pertsona berdine izenda (eta denok igerrita gaude) batek bestiei arrazoi ematie. Eta ados, etxez etzekoa ez deu nahi ezta erregalaute!!!

santue | 2012-07-04 : 00:23

penie dana zaborran gai hau hainbeste politizau izena. Aber noiz lortze deun alderdi danak herritarron ta ingurumenan mejorako egiten dituzten planak, ez alderdi bakoitzen interesan arabera.
Kasu hontan alderdi danak ideia batekin itsutu diela iruitzezat;
Bildu: atez atekue oin momentuen zifra onenak erakutsi ditun sistemie izen arren, modifikaziyo batzuk inberko zien ta birziklatze tasak %80ye pasa debela herri batzutan eztakit oso fiablie dan, ikusita herrialde batzutan urte asko damazkibenak birziklatzen eztebela holako zifraik lortu.
PNV: intzineradora gora, intzineradora behera, jakinda inguruniei kalte haundiye iteyola ta intzineradora inda nere ustetan birziklatzie emanberreko inderra gutxitu itea
PP-PSOE: ontxe bat gero bestie, pixkat kaka nahastuyez...
ba aber hasieran esandakue lortze deun!!!

ekhine | 2012-07-04 : 07:15

Hori dek betiko-loiolatarra intzineradora Azpeitian! hasi firma biltzen. Eta esandakue Lapatxek residuo toxikue.

Joselu | 2012-07-04 : 23:36

Aupa, nik datu bat ematearren, nik entzun detenez testigantza baten bitartez, Brusela hiriburuen atez ate aspalditik bildu izan omen da zaborra. Europako hiriburu potentie ta atez ate biltzen... lehen zaborra gaika sailkau gabe, gauien kale danak poltsaz joste omen zien ta ordu batzun burun dana jasotze omen zan. orain ohitura hori aprobetxauta, ba sailkauta ateratze omen debe. Ohitura kontue da, kostau ite zagu geuretik ateatzie, bildurre diyou kanbiyue eitiei gure bizi txit agurgarri hontan, nere ustez dana hoixe da, hemen inber dana da nere ustez, eztabaida publiko bat egin non herriko agintari, alderdi, eragile, sindikatu eta abar guztiyek parte hartuko deben... eztabaida tekniko bat, ta ez politikue... teknikue... eta alde bakoitzek demostrau dezala egitazko datukin, ta alde onak eta txarrakin bere proiektue hobie dala herriyentzako.Nik uste, bakoitzek defenditzeunakin sinesten baldin bau, ez lukela inongo arazoik euki berko herri aurrien eztabaida tekniko baten parte hartzeko... eta geiyo esangoet, alde bakoitzek bean proiektuen alderdi onak erakusteko paradie izango luke herriyen aurrien.

ekilikua | 2012-07-05 : 05:30

Azpeitin zabaltzen ari da Lapatx ez ixteko proiektua dutela EAJkuek eta bertan intzineradoran bertedero toxikue ipini. Eta Diputaziyue kentzen diyobenien han jarri. Nahiko informaziyo detallaue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu