Hainbat arlotako herritarrek bat egin dute Gipuzkoa Zero Zaborrek ekainaren 17an egingo duen ekimenarekin

Uztarria.eus 2012ko eka. 5a, 12:52
Kulturan, kirolean, hezkuntzan eta osasungintzan dabiltzan zenbait herritar elkartu ziren agerraldian.

Atzo, astelehena, kulturgintzan, kirolean, hezkuntzan eta osasungintzan dabiltzan zenbait herritarrek agerrialdia egin zuten. Gipuzkoa Zero Zaborrek antolatuta, ekainaren 17an Donostian egingo den Aire garbiak bira nazan. Zero errausketa. Mosaiko erraldoia aldarrikapen festan parte hartzeko deia egin zuten.

Atzo, astelehena, kulturgintzan, kirolean, hezkuntzan eta osasungintzan dabiltzan zenbait herritarrek agerrialdia egin zuten, "Gipuzkoan eta Azpeitia hondakinen kudeaketa ereduak sortzen dituen kalteak gaindituz, eredu iraunkorragoaren eta arduratsuagoaren alde egiteko". Hain ustez, "gaur egungo gestioaren ondorio zuzena diren zabortegi kutsakorrak eta errauskailuaren aukera alde batera uzteko garaia da".

Agerraldian elkartutakoek adierazi zutenez, "Lapatx moduko zabortegi eredua gainditzearen alde egiten dugu. Ez, ordea, edozein preziotan. Ez dugu beste inon antzeko zabortegi edo errauskailurik eraikitzerik nahi". Europako Parlamentuak 2020rako zabortegiak eta errauskailuak bertan behera gelditzearen aldeko hautua egin duela-eta, "zabortegi eredu horrekin bukatu beharra" dagoela azpimarratu zuten bertaratutakoek. Gaieneratu dutenez, "Gipuzkoan eraikitzeko asmoa den errauste planta ere bertan behera uzteko eskatzen dugu eta herritarrei dei egiten diegu, Gipuzkoa Zero Zaborrek antolatuta ekainaren 17an Donostian egingo den Aire garbiak bira nazan. Zero errausketa. Mosaiko erraldoia aldarrikapen festan parte hartzera".

Agerraldikoek jakinarazi zutenez, "guk sufritutakoa beste inork ez dezan sufritu, itxaropen eta konrpomiso garaia da, eta gure esku dago. Azpeitiarrok asko dugu esateko eta egiteko".