Ibarguren eta Gurrutxaga dantza sueltoko Euskadiko txapeldun

Uztarria.eus | Kultura
2012ko mai. 30a, 11:48

Bigarren aldiz jarraian eskuratu dute Euskadiko txapela Asier Ibargurenek eta Garazi Gurrutxagak. Joritz Galarraga eta Laura Olaizola azpeitiarrek, berriz, hirugarren saria eskuratu zuten. Igandean Bergaran jokatu zen Dantza Sueltoko Euskadiko Txapelketa.

Joan den igandean, hilak 27, Euskadiko Dantza Sueltoko Txapelketa jokatu zen Bergaran. Han izan ziren Asier Ibarguren eta Garazi Gurrutxaga dantzariak, eta 16 urtez azpikoen txapelketa irabaztea lortu zuten bigarren urtez jarraian. Aitor Sorazuren ikasleak dira biak, eta Sahatsa dantza taldean ere aritzen dira.

Joritz Galarragak eta Laura Olaizolak osatutako bikoteak ere hartu zuen parte Bergarako txapelketan, eta hirugarrenak izan ziren. Beste zortzi bikote azpeitiarrek ere hartu zuten parte Euskadiko txapelketan, Luis Alberdi Beltza-ren ikasleak guztiak.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu