Tenis ikastaroak antolatu dituzte uztailerako

Uztarria.eus | Kirolak
2012ko mai. 30a, 10:43

Bi txanda egongo dira ikastaroa egiteko: ekainetik 25etik uztailaren 6ra arte eta uztailaren 9tik 20ra. Izena emateko epea ekainaren 4an zabalduko dute.

Azpeitiko Udaleko Kirol Sailak tenis ikastaroak martxan jarriko ditu uztailean eta Azpeitiko kirol gunean izango dira. Bi txanda egongo dira ikastaroa egiteko: ekainetik 25etik uztailaren 6ra arte eta uztailaren 9tik 20ra. Ikastaroa egiteko bost ordu daude aukeran: hamalau urtetik beherakoentzat 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan, eta hamalau urte baino gehiago dituztenentzat 19:30ean eta 20.30ean.

Taldeek 10 lagun gehienez eta 6 gutxienez eduki beharko dituzte eta raketak norberak eraman beharko ditu. Bazkideek 40 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkie ez direnek 60 euro. Ikastaroan parte hartu nahi duenak ekainaren 4tik aurrera eman ahal izango du izena, kiroldegian.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu