Joseba Albizuk Soplao lasterketa irabazi du

Uztarria.eus 2012ko mai. 28a, 12:58

Albizuk 7:20:47 denbora behar izan zuen helmugaratzeko. Bigarrenak, berriz, bi segundora bukatu zuen lasterketa.

Joseba Albizuk (Azpeitia, 1978) irabazi zuen duela bi aste El Soplao mendiko bizikleta lasterketa, Kantabrian. 08:00etan hasi zen lasterketa, eta Albizuk 7:20:47 denbora behar izan zuen helmugaratzeko. Bigarrena, berriz, bi segundora iritsi zen helmugara. 

6.884 lagunek hartu zuten parte proban, eta eguraldia dela-eta, lehenengoak zirkuitu osoa eginda iritsi baziren ere, zati bat bertan behera gelditu zen gerora.