Zezenketetako kartel erakusketa igandean itxiko dute

Uztarria.eus 2012ko mai. 24a, 13:12

Aurtengo Saninazioetako zezenketarako kartel proposamenen erakusketa zabalik dago joan den astetik. Hainbat lan daude ikusgai eta aurten horietako bat izango da Azpeitiko zezenketen irudia. Igandera bitartean kartelak ikusteko aukera egongo da Betharrametako aretoan. Gaur eta bihar, ostirala, 18:00etatik 20:00etara. Zapatuan eta igandean, berriz, 12:00etatik 14:00etara. Antolatzaileek esan dutenez, datorren astean jakinaraziko dute zein den kartel irabazlea.