Azkarateko zubia, hesituta

Uztarria.eus 2012ko mai. 18a, 20:00

Azkarate gaineko zubiaren bi aldeetan hesiak jartzeko lanak ia bukatuta zeuden atzo, osteguna, arratsaldean (argazkian). Gipuzkoako Foru Aldundiak egin ditu lanak, hura da-eta Azkaratetik igarotzen den errepidearen arduraduna. Azken urteetan bailaran izan diren suizidio kasuetako asko zubi horretan gertatu dira. Bestetik, puenting deritzona egiteko tokia da zubia. Argazkia: XABIER OTAMENDI.