Dena prest azokarako

Uztarria.eus 2012ko mai. 18a, 15:21

Gaur, ostirala, bidezko merkataritza eta bigarren eskuko azoka izango da plazan, 17:00etatik 20:00etara bitartean. Jada postuak-eta muntatu dituzte, eta ia dena prest dago arratsalderako. Bestalde, Urola Erdiko Mankomunitateak, Ecoembesek, Ecovidriok eta Ekograsek ontzi hondakinak eta etxeko olioa gaika biltzeko eta jasotzeko sentsibilizazio kanpaina bat antolatu dute, Birziklatzea erraza da lelopean. Hori dela-eta, gaur arratsaldean, 16:00etatik 20:00ak arte informazio postu bat jarriko dute plazan.