Mikel Salegiren Oiartzuneko nesken taldea igoera fasetik kanpo gelditu da

Uztarria.eus 2012ko mai. 14a, 12:28

Mikel Salegi Kortatxo (Azpeitia, 1977) OKE Oiartzun Kirol Elkarteko nesken lehen taldeko entrenatzailea da. Atzo, igandea, etxean Sevillaren kontra jokatu zuen igoera faseko lehen kanporaketa Oiartzunek, eta 0 eta 2 galdu zuten.

Mikel Salegi Kortatxo (Azpeitia, 1977) OKE Oiartzun Kirol Elkarteko nesken lehen taldeko entrenatzailea da. Denboraldi ona egin dute oiartzuarrek eta mailaz igotzeko kanporaketako partida jokatu zuten atzo, igandea, etxean Sevillaren kontra. 0 eta 2 galdu zuten Salegiren neskek, eta partida bakarrera zenez kanporaketa, bukatu zaie Lehen Mailara igotzeko lehia Oiartzungo neskei.

Hemen joan den ostiralean Sevillaren kontrako partidaren harira, Oiartzungo Hitzan Mikel Salegiri egindako elkarrizketa.