Bizkaira egun-pasa antolatu du Baigerak

Uztarria.eus 2012ko mai. 9a, 12:14

Maiatzaren 17an izango da irteera, eta Gernikatik Mundakara eta handik Bermeora joango dira. Izena emateko azken eguna bihar, osteguna, izango da.

Baigera erretiratuen elkarteak egun-pasa antolatu du maiatzaren 17rako, ostegunerako. Gernikatik Mundakara eta handik Bermeora joango dira. Irteerara joan nahi dutenek bihar, osteguna, dute izena emateko azken eguna. Izena Baigerako bulegoan eman behar da, goizetan.

Maiatzaren 17an autobusak 08:30ean irtengo du plazatik eta aurrena Gernikara joango dira. Han, Bakearen museoa edo Batzar etxea bisitatzeko aukera egongo da. Gero, bazkaltzera Mundakara joango dira, eta 17:00etan Bermeora abiatuko dira. Irteeran parte hartzeko 30 euro ordaindu beharko da.