Ziklomotorren azterketa teknikoa egingo dute ostegunean

Uztarria.eus 2012ko mai. 8a, 13:05

Urola kalea 6ko udal biltegian egingo dituzte azterketak, 09:00etatik 14:00etara bitartean. Lehen matrikulazioa egin zutenetik hiru urte bete dituzten ziklomotorrek azterketa teknikoa derrigorrez egin beharko dute.

Ostegunean ziklomotorren azterketa teknikoa egingo dute Azpeitian, Urola kalea 6ko udal biltegian, 09:00etatik 14:00etara bitartean. Lehen matrikulazioa egin zutenetik hiru urte bete dituzten ziklomotorrek azterketa teknikoa derrigorrez egin beharko dute.

Txanda hartzeko 943 76 04 90 telefono zenbakira deitu behar da. Azterketa teknikoaren kostua 25,45 eurokoa da. Azterketa egiteko aurkeztu behar den dokumentazioa honakoa da: ziklomotorraren ezaugarri teknikoen ziurtagiri originala, zirkulatzeko baimena eta derrigorrezko asegurua.