Herrira mugimendua aurkeztu dute Azpeitian

Uztarria.eus 2012ko api. 3a, 12:37

Euskal Herriko hainbat herritan egin den gisan, Azpeitian ere sortu da Herrira mugimendua. Joan den zapatuan, hilak 31, aurkeztu zuten bilgunea Soreasu antzokian, eta 250 bat lagun bertaratu ziren.

Musikaz, bertsoez, abestiz eta dantzaz lagunduta, mugimenduaren nondik norakoak azaldu zituzten antzokian egindako ekitaldian. Lehen batzarrerako deialdia ere egin zuten. Hala, apirilaren 28an, zapatua, izango da. Herrirakoek esan dutenez, "guztiok zaudete gonbidatuta lortuko dugulako, eta elkartu gaitezen bidea amaierara arte egiteko".

Herrira mugimendua joan den otsailaren 5ean aurkeztu zuten Donostiako Kursaalean, eta mugimenduaren helburua "hutsik dauden aulkiak betetzea izango da", esan zutenBesteak beste, "preso eta iheslarien etxeratzea ahalbidetu nahi" duen taldea da Herrira. Bestalde, Egin Dezagun Urratsa eta Egin Dezagun Bidea plataformek azken hilabeteetan egin duten lanaren eta gogoetaren ondorioz sortu da Herrira.